Euskal Besten mendeurrena ospatu zuten duela berrogei urte Beran

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 4a, 19:00

1880an Euskal Bestak ospatu zituzten Beran. Ehun urte beranduago, 1980an mendeurrena ospatu zuten, urte osoan egin ziren ekitaldiekin. Bitxikeri moduan, bere txanpona ere izan zuten Beran. Horretaz gain, Euskaltzaindiaren urteko batzarra egin zuten Herriko Etxean, Euskal Astea, Musikaren Astea, lehiaketak, eskulangileen erakusketa… kaldereroak ere berriz karrikara atera ziren inauterietan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun