Beran bi pertsona salatu dituzte eta, lau deliturengatik, 4.000 euro baino gehiago ezarri dizkiete isunetan

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 1a, 20:00

Atzo Beran Elizondoko patruila batek bi pertsona salatu zituen legez kanpoko mugikortasunagatik. Foruzaingoak jakitera eman duenez, isunak lau deliturengatik ezarri dizkiete: legez kanpoko mugikortasuna, gidariak kokainarekin positibo emateagatik, automobilaren nahitaezko asegururik gabe gidatzeagatik eta segurtasun sistemekin lotu gabe bi haur eramateagatik. Arau-hauste guztien artean 4.120 euro eta gidabaimenetik 12 puntu kentzea proposatu dute foruzainek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun