Ardien artilea garbigunean uzteagatik kobratzen den tasaren ordainketan lagunduko du Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 30a, 19:00
Artilea mendian edo bertze edozein lekutan uztea debekatua dagoela oroitarazi du Lesakako udalak.

Lesakako udalak diruz lagunduko du Alkaiagako garbigunean ardien artilea uzteagatik Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitateak kobratzen duen tasaren ordainketa. Eskaitzaileak Lesakan erroldatua egon beharko du eta ardiak bere izenean egon beharko dute Nafarroako Gobernuaren erregistroan.

Interesdunek eskaria udaleko bulegoetan aurkeztu beharko dute erreziboaren agiriarekin batera. Azkenik, Lesakako udaletik oroitarazi dute artilea mendian edo bertze edozein lekutan uztea debekatua dagoela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun