«Etxetik kanpo bizitzeko esperientzia nolakoa zen jakin nahian, kuadrillako bertze hirurekin batera» alokatutako pisuan bizitu da berriki arte.
Martxoaren 12an «ortzegunero bezala» etxera bueltatu zen: «ortziraletan ez dut klaserik izaten eta etxera etortzen naiz». Herrian, bere baserrian, harrapatu zuen alarma egoerak Elizagoien. Ordutik Beran daude bera eta bertze hiru lagunak. Pisua hutsik gelditu zaie, baina ordaintzen segitu beharko dute. Dena den, egoeraren aitzinean, «jabea hagitz eskuzabala» izan dela gaineratu du: «ezin gara kexatu, ahal duen guztian laguntzen saiatu da eta». Jabeak eskainitako laguntzarekiko kontrastean, estatuak emandako bekak «ez dira nahikoak» beratarrarentzat: «alderdi aunitz daude kontuan hartzeko».
«Orain artean azterkerek pisu handia izan dute. Egoera honetan bertze alderdi batzuk kontuan hartzea garrantzitsia delakoan dago»
Ebaluazio irizpideak egokitu
Estatuak laguntzak ugaritu eta unibertsitateak neurriak hartu. Horiek dira Elizagoienek egoerari aitzin egiteko ikusten dituen beharrezko bi alderdiak. Izan ere, «orain arte azterketek pisu handia izan dute eta egoera honetan azterketak modu egokian egitea zaila dela iruditzen zait. Horregatik, egoera honetan bertze alderdi batzuk, eguneroko lana adibidez, kontuan hartzea garrantzitsua delakoan nago».
Baliabide ugari
Klaseak telematikoki eskaintzeko «baliabide nahiko onak» dauden arren, bere irudiko, «klase presentzialek eta telematikoek ez dute zerikusirik». Mugak muga, irakasleen inplikazioan ere aldea sumatu du: «batzuk gehiago saiatzen dira».
Orain artean Nafarroako Unibertsitate Publikoaz solastatu da beratarra, baina badu hemendik ateratzeko asmoa. Tokia utziko die ondokoei: «heldu den urtean hiru pisukidek Erasmusen joateko asmoa dugu. Ikasturte osorako edo bigarren seihilekorako pisu bila dabilenak guregana jo dezake».