Ehun urte bete ditu Josefina Linazasoro beratarrak Lesakako Andra Mari zahar etxean

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 24a, 14:36

Zahar Etxea apaindu dute, familiaren eta udalaren oroigarriak jaso ditu eta bazkari berezia izan dute

Ehun urte bete ditu gaur Josefina Linazasoro Igoa beratarrak Lesakako Andra Mari zahar etxean. 2011ko azaroan etorri zen Lesakako zahar etxera bizitzera, ezkongabea da, baina baditu Beran eta Irunen bizi diren ilobak. Gazte denboran, etxeko lanetan ibili zen neskato, Frantzian eta Donostian. Lore-sorta eta oharra bidali dizkio Lesakako Udalak, familiak ere landareak eta postala. Andra Mari zahar ztxea goiz goizetik apaindu egin dute ospakizunerako, musika eta dantza izan dute eta bazkariko garaian tarta eta txanpaina...  «Bizitzak aurrera jarraitzen duela eta 100 urte ez ditu edozeinek betetzen». Aunitz urtez Josefina, segi bizkor!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun