Lesakako Zerbitzuen Elkarteak 100 euroko erosketa-txartela zozketatuko du maiatzaren 1ean. Zozketan parte hartu nahi dutenek ‘Lesakan denetik dugulako… bertan erosten dugu' esaldia aipatu beharko dute bideo edo argazki batean. Apirilaren 30a arte bidal daitezke irudiak whatsapp bidez 684 318404 zenbakira. Zozketa maiatzaren 1ean eginen dute eta bideoak eta argazkiak sare sozialetan zabalduko dituzten.
Lesakako Zerbitzuen Elkarteak dioenez, «bizilagunak gara, herri bizi bat nahi dugu, hurbileko tratua eskaintzen dugu. Komertzio ttikian erosteak haundi egiten zaitu».