Elkartasuna etxetatik kartzeletara helarazteko deia egin dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 23a, 08:30

Plazako elkarretaratzea ezin izanen da egin ortziralean, baina presoak gogoratzeko ekimena prest dute Lesakan.

Argazkiak, marrazkiak eta irudiak bilduz elkartasun bideo bat egiteko asmoa dago

Hilabeteko azken ortziralea da datorren hau, Lesakan urtez urte plazan biltzeko eguna, Euskal Presoak Etxera! aldarrikatzeko hilabeteroko hitzordua. Ortzirale honetan ordea ezin izanen dute plazan bildu, etxean konfinaturik gaudelako, Covid-19aren kontrako neurriengatik.

«Presoek etxetik urruti segitzen dute, ordea, betiko baldintza gogorrak zailduta, bisitarik gabe, osasun asistentzia minimoarekin..... karrikan kaosa bada nagusi, kartzelan are gehiago. Ibon, Mattin, Igor eta Mikel Lesakatik urruti daude, elkartasuna etxetik adieraziko diegu, etxeratzeko aldarria herrian zabalduko dugu», diote ohar batean. Bakoitzak bere etxetik argazkiak bidali 671071413 telefonora. Argazkiak, marrazkiak, dispertsioaren irudiekin, presoen aldeko aldarrikapenekin... denen artean elkartasun bideo bat egiteko.

Plazan ezin denez, etxeetatik elkartasuna kalera eta espetxeetara helarazi nahi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun