Mikel Irigoienentzat izan da Manttale lehiaketako lehendabiziko saria

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 21a, 15:00

Mikel Irigoien, Ainhoa Etxegarai eta Alberto Goñi izan dira zozketaren irabazleak.

Aurten, Berako Mendi Maratoi Erdiaren faltan, lehiaketarako deia egina zuen Manttalek. Sare sozialetan bideoak eta argazkiak igotzeko erronkan parte hartu dutenen artean zozketa egin dute. Mikel Irigoienek irabazi du lehendabiziko saioa; bigarren saria Ainhoa Etxegarairentzat izan da; eta hirugarrena Alberto Goñirentzat.

Iganderako aurreikusia zegoen Berako Mendi Maratoi Erdia aitzineko edizioetako argazkiek ordezkatu dute. Ortziraletik igandera sare sozialetan argazkiak eta bideoak igotzeko deia egina zuten, «modu batera edo bertzera» Berako Mendi Maratoi Erdian parte hartutakoen irudiak izan ziren eskatu zituzten.

Parte-hartzaileen artean zozketa berezia egin dute. Mikel Irigoienek Martiko produktuen lotea eskuratu du; Ainhoa Etxegaraik haize-babeserako txalekoa eta Alberto Goñik Manttaleren bi kamiseta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun