2021eko apirilaren 18rako iragarri du Manttalek Berako XVI. Mendi Maratoi Erdia

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 20a, 18:00

Igande honetan egitekoa zen Berako XVI. Mendi Maratoi Erdia. Koronabirusak eragindako osasun-krisi egoeraren ondorioz aurten ez da egiterik izanen, baina 2021eko apirilaren 18rako iragarri du Manttalek, 2005ean proba lehen aldiz egin zenetik bildutako irudiekin egindako bideo ikusgarri batekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun