Patxi Vilaren 360 Cycling enpresak txirrindulazaleei doaneko prestakuntza fisikoa eskainiko die itxialdi garaian

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 17a, 19:00
Patxi Vilaren enpresak itxialdi garai honetan doaneko entrenamendu pertsonalizatuak eskaintzen ditu.

Etxean entrenatzeko hiru asteko plangintza prestatuko die txirrindulazaleei

 

Patxi Vila Berako txirrindulari ohi eta prestatzaile fisikoak zuzentzen duen 360 Cycling enpresak, «pairatzen ari garen konfinamendu egoera dela eta txirrindulariek behar duten prestakuntzan laguntza doan eskaintzeko asmoa erakutsi du. Hiru asteko entrenamendu plangintza eskainiko dute eta interesatuek admin@360-cycling.com helbidera idatzi behar dute.

Eskaintza honen helburua, txirrindulazaleei berriz ere entrenatzeko ilusioa berpiztea da, «izan ditzaketen zalantzak argituz, oinarri-oinarrizko entrenamendu-arauak emanez, baina maila ertaineko erabiltzaileentzat ere egoki izan daitezkeenak».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun