Zerbitzu publikoen kobrantzan hainbat aldaketa eginen ditu Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 17a, 14:00

Lesakako kiroldegiko kuota ez da kobratuko apirilaren 1etik aitzinera eta martxoko tasaren zatia ere konpentsatuko dute.

Haur eskola eta igerilekuko kuotak ez dira kobratuko apirilaren 1etik ireki arte, bai ordea musika eskolakoa

Lesakako Udalak bando bidez jakinarazi duenez, COVID-19 koronabirusaren egoeraren ondorioz, hainbat jarduera eta zerbitzu publikoak itxiak daude martxoaren 13tik aitzinera. Ondorioz, bizilagun eta erabiltzaileek ezin izan dituzte instalazioak erabili eta Udalak zerbitzu publikoa emateari utzi dio. Honela, jakinarazi duenez, tasa eta prezio publikoak kobratu eta itzuliko dira kasuaren arabera.

Haur eskolari eta igerilekuen instalazioei dagokienez, 2020ko apirilaren 1etik, eta zerbitzua hasi eta ireki arte, ez da kobratuko. Martxoko tasaren zatia konpentsatuko da.

Musika eskolari dagokionez, aldiz, martxoko eta ondorengo hilabetetako tasa osorik kobratuko da, zerbitzua ematen ari direlako, nahiz eskola itxita egon.

Terrazei dagokienez, urte bukaeran tasa kobratuko da, COVID-19aren eraginez ostatuak itxita egon diren denbora kenduta.

Lesakako udalak diru kopururen bat itzuli behar badu, zergadunak udalarekin zorrik baldin badu, hau konpentsatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun