Berako Mendi Maratoi Erdirik ezean Manttale lehiaketa deitu dute asteburu honetarako

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 17a, 08:30
Beako Mendi Maratoi Erdiko aitzineko edizioetako edo bertze lasterketetako argazki eta bideoak partekatzera gonbidatu du Manttalek.

Ortziraletik igandera sare sozialetan bideoak eta argazkiak igotzea eskatu dute

 

Jakina den bezala, igande honetan ez da Berako Mendi Maratoi Erdia jokatuko, baina Manttale mendi lasterketa taldekoak ez dira geldirik egonen eta Manttale lehiaketa deitu dute asteburu honetarako. Horretarako, ortziraletik igandera bitarte, sare sozialetan argazki edota bideoak igotzea eskatu dute. «Modu batera edo bertzera, Berako Mendi Maratoi Erdian parte hartu duzuenen argazki eta bideoak behar ditugu! Eta gure kamisetarekin bertze lasterketa bateko argazkirik baduzu, honek ere balio du!», diote oharrean.

Zozketa berezi bat eginen dute sare sozialetara igotako argazki zein bideo guztietako parte hartzaileen artean. Lehenbiziko saria Marteko produktuen lote bat izanen da, bigarren saria haize-babeserako txaleko bat eta hirugarren saria Manttaleren bi kamiseta.

Nola parte hartu
 #manttaleetxetik traola erabili publikazio bakoitzean.

• FACEBOOK

@manttalemendilasterketataldea etiketa erabili igotako argazki edota bideo guztietan!

• INSTAGRAM

Argazki zein bideo bat igo historia edota publikazioetan eta @manttale_team izendapena edo #manttaleetxetik traola erabili.

• TWITTER

#manttaleetxetik traola erabili zuen argazki edo bideoak publikatzerakoan.

Datorren astean, lehiaketako irabazleak zeintzuk diren elkarbanatuko dute Manttaleko sare sozialetan zein webgunean.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun