Ttipi-Ttaparen 756. zenbakia paperean eta pantailan irakurgai

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 16a, 08:30

Goizuetako harpidedunek Amaia kafetegian hartu beharko dute aldizkaria

Apirilaren 2ko Ttipi-Ttapa aldizkaria historikoa izan zen, berrogei urtetan paperean argitaratu ez zen lehenbizikoa izan baitzen 755. zenbakia. Hamabortz egunetara, banaketarekin izan zitezkeen arazoak moldatu eta etxez etxe ailegatuko da apirilaren 16ko aldizkaria, 756. Zenbakia duena. Hori bai, Goizuetako harpidedunen kasuan, Amaia kafetegitik pasa daitezke, dagoeneko bertan eskuratzeko aukera baitago. Pantailan irakurri nahi dutenek ere hemen deskargatzeko aukera daukate.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun