Etxalarko Behekolandan ariketa fisikoak egiteko ekipamendua paratu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 6a, 08:16
Atseden hartzeko aulki eta mahaiekin eremu bat prestatu dute Etxalarko Behekolandan.

Erreka bazterrean, besoekin eta hankekin ariketa fisikoak egiteko edota, nahiago bada, atseden hartzeko aulki eta mahaiekin eremu bat prestatu dute Etxalarko Behekolandan. Ekipamendua Gizarte Zerbitzuak FEDER-en dirulaguntzarekin erosi dute eta Etxalarko udalak paratu du Behekolandako eremu horretan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun