Udal tasak, zerga eta prezio publikoak mantenduko ditu Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 5a, 11:00

Udal tasak, zergak eta prezio publikoak oraingoz bere horretan mantentzea erabaki du Udalak.

COVID-19 birusarengatik sortu den egoera dela eta, Lesakako Udalak adierazi du tasen kobratzeak eta epeak mantenduko direla. «Une honetan ez dago arau eta irizpide orokorrik honen inguruan administrazio publikoan. Egoera hagitz aldakorra da eta egun batean errandakoak baliteke hurrengoan ez balio izatea», dio oharrak.

Horregatik, denbora bat utziko dute gai honen inguruan lege edo irizpide finko bat atera arte. Galdutako zerbitzuak konpentsatzeko moduak aztertu eta garatuko dituzte egoera bere onera itzultzen denerako. Jarduerak errekuperatzeko aukera ere eskainiko dute eta «ez ohiko egoera honetan norbaitek ordainketak egiteko zailtasun ekonomiko justifikatuak izanen balitu», ordainketa epeak luzatuko liratekeela ere adierazi du Lesakako Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun