Momentuz, herritar bat lagundu du: «etxean nengoen eta deia jaso nuen. Nora joan beharra nuen erran zidaten eta kasu honetan herritik kanpo zegoenez autoz joan nintzen. Dendariak hartu beharrekoa zer zen erran zidan eta etxera eraman nion. Tinbrea jo eta non utzi esan zidan». Bitartean, «solas pixka bat egin genuen».
Egoera honetan laguntza behar dutenei «aukera badutela eta hori aprobetxatzeko» deia egin die Txoperenak: «jende aunitzek inguruan badu laguntzeko norbait baina hala ez bada prest dagoen jendea badagoela baliatu».