Alarma egoera bete-betean gidabaimenik gabe eta drogetan positibo eman duen gidari bat salatu dute Beran

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 26a, 14:29
1.000 euroko isuna jarri eta gidabaimeneko sei puntu kendu dizkiote gidariari drogetan positibo emateagatik; eta 601 euro zirkulazio-murrizketak ez betetzeagatik.

Foruzaingoak, N-121-A errepidean, Bera parean egin duen zirkulazio kontrolean gidabaimenik ez zuen gidari bat salatu du. Gidariak, gainera, speed eta TCH drogetan positibo eman du. Horrez gain, alarma egoeran jarri dituzten zirkulazio-murrizketak ere ez ditu bete.

Foruzainek 1.000 euroko isuna jarri eta gidabaimeneko sei puntu kendu dizkiote gidariari drogetan positibo emateagatik; eta 601 euro zirkulazio-murrizketak ez betetzeagatik. Era berean, bide-segurtasunaren aurkako delituagatik hirugarren epaiketa izanen du urtebetean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun