Herria apaintzeko erronka luzatu du Etxalarko Guraso Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 26a, 16:00

Konfinamendu egoeran, astero erronka bat luzatzeko asmoa du Etxalarko Guraso Elkarteak. Aste honetan, udaberrian sartu garela eta, etxeko balkoiak eta leihoak apaintzeko deia egin du eta egindako apaingarriak bihar, ortziralea, paratzeko eskatu du. Asteburuan bere horretan mantentzea nahi dute eta bildutako argazkiekin muntaia egitekotan dira.

Hurrengo astean bertze erronka bat luzatuko dute Etxalarko gurasoek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun