COVID-19: Elkarrizketak

«Lanez lepo gauden arren egoera ez da guk nahiko genukeen bezalakoa»

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 26a, 10:00

Egoerak «ezegonkortasuna sortuko» duelako beldurra du Eduardo Perezek.

Eduardo PEREZ  |  Errotazar harategia (Bera)

«Jendeak erosketak herrian egiten dituela» sumatu du Eduardo Perezek bere eguneroko lanean. Lehendabiziko egunetan bereziki, «jende aunitz etortzeaz gain, erosketa handiak egiten zituzten eta izituta zeudela» antzematen zen.

Pixkanaka, «gutxiago erosten» ari direla nabaritu duten arren, lan karga handiarekin segitzen dute. 

Sentsazio «ez oso ona»
Lana dutelako «kontent» dauden arren, «sentsazioa ez dela ona» gaineratu dute. Izan ere, segurtasuna bermatzeko, denda barrenean «bi lagun bertzerik ez» dituzte onartzen eta «kanpoan jendea denbora luzez pilatuta izateak amorrua eragiten du». Iraupenari begira, «beldurra» adierazi dute: «hau luzatzen bada, egoerak ezegonkortasuna sortuko duelako».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun