Lesakako Andra Mari Zahar Etxean lan egiteko eta prebentzio materiala emateko deialdia egin dute

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 26a, 07:22
Andra Mari Zahar Etxeko egoera lasaia eta egonkorra da oraingoz.

Momentuz eta zorionez, egoitzaren egoera egonkorra eta lasaia dela diote

Lesakako Andra Mari Zahar Etxean ere, koronabirusak egunerokotasun normala baldintzatzen ari da. Halere, bertatik bidalitako oharrak dioenez, «momentuz eta zorionez, Andra Mari egoitzaren egoera egonkorra eta lasaia da eta ia egunerokotasuneko erritmoa mantentzen ari gara».

«Dakizuen bezala –dio oharrak– gure egoitzako erabiltzaileak, egoera honetako pertsonarik ahulenak dira. Zentzu honeta, kutsadurak ekiditeko giza eta material baliabide guztiak erabiltzen ditugu».

Momentu honetan, beharrezko material guztia daukate, baina hurrengo asteak zailak izaten ahal direla aurreikusiz, prest egon nahi dute. Gobernuak produktuak eta behar dituzten materialak banatzeko dituen zailtasunak ikusita, Andra Maritik bertan lan egin nahi duten pertsonak eta prebentzio material espezifikoa galdegin dute.

Andra Mari egoitzan lan egin edo ahal duten pertsonek (laguntzaile soziosanitarioa, erizain laguntzailea  edo antzekoa, adinekoen zaintzan esperientzia duten pertsonak, garbitasuna, sukaldea…) beraien kurrikuluma bidali behar dute andramari@lesaka.eus helbide elektronikora.

Prebenzio material espezifikoa eman nahi duenak (eskularru, maskarillak, batak, hidroalkohola, etab…) Herriko Etxera edo Andra Mari egoitzara bertara eraman ditzala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun