Bi salaketa Beran, koltxoiez betetako autoarekin Almeriara zihoazenean

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 25a, 15:30

Frantziatik Almeriara joan nahi zuten Frantziako bi herritar salatu ditu Foruzaingoak Beran, ibilgailua koltxoiekin kargatua zeramatela. Koronabirusak eragindako alarma-egoera honetan joan-etorri hori «ez dago justifikatua, ez baita ezinbestekoa» dio Foruzaingoak bere Twitter kontuan argitaratu duen oharrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun