Juli Elizalde etxalartarrak 100 urte bete ditu

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 24a, 07:32

Ehun urte bete ditu Barbereneko Juli Elizalde Danboriena etxalartarrak martxoaren 16an.

Barbereneko Juli Elizalde Danboriena etxalartarrak 100 urte bete ditu martxoaren 16an. Argazkian ikusi daitekeen modura, lore sorta eta opari aunitz iritsi zitzaizkion etxera, auzotarren eta Etxalarko Udalaren eskutik. Gaur egungo egoera arraroaren ondorioz, ezin izan zuten lagun, familia eta auzokoekin behar bezala ospatu, baina seguru merezitako ospakizuna iritsiko dela hau guzia bere onera etortzen denean. Aipatzekoa da Asun ahizparekin bizi dela Juli. Asunek 101 urte ditu eta 102 beteko ditu maiatzaren 2an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun