Etxalarren ere sutea izan zen atzo arratsaldean

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 22a, 09:25

Sute eguna izan zen larunbata. Zugarramurdin goizean piztutako sutea itzali ondotik, Oronozko parkeko baso-suhiltzaileek bertze hiru larre-sutetan ere aritu ziren itzaltze-lanetan: Oizen, Berako Kaule auzoan eta Etxalarren. Azken honetan bi hektarea inguru erre ziren, arbolik ez, Urtsumeatsa inguruan. Sutea gauean berandu arte ez zuten lortu itzaltzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun