Koronabirusaren pandemia dela eta, agintarien jarraibideei kasu eginez, martxoaren 21erako aurreikusia zen Lesakako Beti Gazte elkartearen batzar nagusia bertan behera gelditu da. Beraz, aipatu batzar nagusia ez da martxoaren 21ean eginen. Egoera aldatzen denean, batzar nagusiaren data berria helaraziko diete bazkide guztiei prensa eta sare sozialen bitartez, «eta, badakizue, momentuz, norbera bere etxean geldi dadila».