Gizonezko bat atxilotu dute Beran hilketa saiakera leporatuta

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 13a, 13:38

Martxoaren 7an Lugon (Galizia) egindako hilketa saiakeragatik eta Irunen nabalaz auto bat lapurtu izana egotzita atxilotu dute 21 urteko gizonezkoa. Irundik ihesean Nafarroara joan zitekeela eta, bilatzeari ekin zioten eta Berako Altzateko Plazan topatu zuten. Ortzegunean Iruñeko Guardiako Epaitegiaren esku utzi zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun