Jon Olaizola pilotari lesakarrak irabazi du Zizurko lau eta erdiko txapelketa

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 9a, 19:00

Afizionatu mailako txapelketa entzutetsuaren 25. edizioko finalean 18-17 irabazi zion Buruzgain taldeko Ruben Santamariari

 

Zizurko lau eta erdiko pilota txapelketako finalak jokatu zituzten martxoaren 7an. Senior mailako finalean, Uharte taldearekin jokatzen duen Jon Olaizola lesakarrak 18-17 irabazi zion Buruzgain taldeko Ruben Santamariari. Iaz ere txapeldun izan zen Olaizola.

Bertze kategorietan

Bertze kategorietan, urte bereko pilotariak aritzen dira nor baino nor gehiago. 2002an jaiotako jubeniletan Alvaro Pesok (Fuenmayor) 18-16 irabazi zion Pernauti (Tafalla). 2003ko jubeniletan, Egigurenek 18-5 irabazi zion Iriarteri.

2004ko kadetetan, Zubizarretak 18-12 irabazi zion Eskuzari eta 2005eko kadetetan Errekako Garañok 18-17 irabazi zion Gaztelekuko Goikoetxeari.

2006ko infantiletan, Sanchezek 16-2 irabazi zion Otaegiri eta 2007ko infantiletan Izagirrek (Elgoinbar) 16-9 irabazi zion Etxeberriari (Lodosa).

Aldi berean, Zizurko frontoi ttikian jokatu zituzten alebin  eta nesken finalak. 2008ko alebineytan Alberdik 16-12 irabazi zion Gaztañagari; 2009ko alebinetan Leitzako Aurrera Elkarteko Julen Baleztenak 16-11 irabazi zion Etxanizi eta nesketan, Salsamendik (Uharte) 16-5 irabazi zion Oskozi (Oberena)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!