M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2020

Emakumezkoen eskubideak aldarrikatuz, elkarretaratzea egin dute Toki Ona ikastetxekoek

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 6a, 17:30
Ikasle eta langileak jolastokian bildu dira eguerdian. Argazkia: Koro Irazoki.

Emakumeen Nazioarteko Eguraren atarian, eskubide berdintasuna aldarrikatuz, elkarretaratzea egin dute Bortzirietako Toki Ona institutuko ikasle eta langileek. Eguerdian, 13:00 aldera, jolastokian bildu dira.

Ricardo Baroja eskolakoekin bat eginez, mosaiko bat egiteko asmoa ere izan bazuten arren, eguraldi kaskarra tarteko, ez dute egiterik izan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun