Sagardoaren Eguna ospatuko dute larunbatean Ibardingo Mendiko sagardotegian

Sagardotegi menua jan ondotik, Belfast taldearen musikaz gozatzeko aukera izanen dute.

Sagardozaleendako hitzordua proposatu du Ibardingo Mendiko sagardotegiak. Martxoaren 14an Sagardoaren Eguna ospatuko dute eta 14:30ean bazkaria eta bazkalondoan musika izanen dituzte Belfast taldearen eskutik. 20:30etik aitzinera herrian segituko du bestak. Autobus zerbitzua ere eskainiko dute (13:30ean), bazkaria eta autobusaren prezioa 38 eurokoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun