Jon Olaizola lesakarrak lau eta erdiko finala jokatuko du larunbatean Zizur Nagusian

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 6a, 09:00

Jon Olaizola (eskuinean) Santamariaren aurka lehiatuko da. Argazkia: Ardoi Pilota Elkartea.

Jon Olaizola lesakarrak heldu den larunbatean, martxoaren 7an, Zizur Nagusiko lau eta erdiko txapelketako finala jokatuko du. Santamaria (Buruzgain) izanen du aurkari. 12:00etan hasiko da partida.

Aitzinetik haurren, kadeteen eta gazteen arteko partidak jokatuko dira, 09:00etan hasita. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun