Ate Irekien Eguna izanen dute martxoaren 11n Lesakako Magala Udal Haur Eskolan

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 6a, 08:30
Magala Lesakako Udal Haur Eskolako jolastokia iaz, oraindik lanak bukatzeko zirela.

Parte hartu nahi dutenek martxoaren 9ra arte eman dezakete izena eta aurrematrikulazioa hilaren 16tik 27ra egin daiteke

2020ko irailean hasiera emanen diote ikasturte berriari Lesakako Magala Udal Haur Eskolan. Ikastetxea ezagutzeko Ate Irekien Eguna antolatu dute martxoaren 11n, asteazkenean 17:30ean. Ate irekien egunean agertu nahi dutenek izena eman behar dute martxoaren 9a baino lehen magalalesaka@gmail.com helbide elektronikoan eta haurraren izena eta adina zehaztu.

Aurrematrikulazioa martxoaren 16tik 27ra egin daiteke Lesakako udaletxean. 2020ko maiatzaren 12 arte jaio behar diren haurrek aurrematrikulazioa egin dezakete.

Edozein zalantza izanez gero, magalalesaka@gmai.com helbide elektronikora idatzi edo 668 774 530 telefono zenbakira deitu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun