Joseba Irazokirekin musika eta solasa entzungai izanen dute martxoaren 11n Beran

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 9a, 06:30

Joseba Irazoki bere musika ibilbideaz eta musikari lanbideaz ariko da, kantuak ere tartekatuz.

Asteazkenean 19:00etan Beralandetan

Joseba Irazokik bere musika ibilbidea eta musikari lanbideaz solasaldia, musikarekin tartekatua, eskainiko du martxoaren 11n, asteazkenean, 19:00etan Berako Beralandetan. Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Berako Kultur Batzordeak antolatu dute emanaldia.

Emanaldi hau Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatu du, Berako Kultur Batzordearen laguntzarekin. Emanaldia Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren Musikariak ikastetxeetan programaren jarraipen bat da. Programa horren bitartez, musikari euskaldunak Nafarroako institutuetara joaten dira, ikasleekin beren bizipenak, musika ibilbidea, sortze prozesuak… azaltzera eta, nola ez, beren musika erakustera. Joseba Irazoki joan den azaroan izan zen Berako Toki Ona Institutuan eta bertako ikasleen aitzinean aritu zen. Orain lan hori gainerako herritarrei eskaintzeko parada eman dio euskara mankomunitateak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun