Pelax muxika taldeak kontzertua eskainiko du martxoaren 7an, larunbatean 22:00etan hasita Berako Kataku herri ostatuan.
Ikez Vazquez (bateria), Iñigo Ozaeta (baxua), Andoni Olaetxea (gitarra) eta Unai Pelayo (gitarra, ahotsa eta hitzak) dira Pelaxeko taldekideak. Bere azken diska 2019ko apirilean grabatu zuten Berako Atala estudioan. Iñigo Irazoki beratarrak grabatu eta nahastu zuen eta Jonan Ordorikak masterizatu zuen Azkarateko Mamia estudioan.