Bera-Goizueta mendi ibilaldia antolatu du aurten Agerra mendi taldeak martxoaren 15erako

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 6a, 20:00
Bertze urte batez, Bera eta Goizueta arteko bidea eginen dute Agerra mendi taldekoek.

Izen ematea martxoaren 11 baino lehen egin behar da

Berako Agerra mendi taldeak urtero antolatzen duen Bera-Goizueta mendi ibilaldia martxoaren 15ean eginen da aurten. Martxoaren 11 baino lehen eman behar da izena elkartean, agerramemdi@gmail.com helbidera idatziz edo 948 630362 telefonora deituz (gauez).

Agerratik (goizeko 7etan abiatuko dira mendizaleak) eta Aginatik oinez (8:15ean autobusa hartu Agerran eta Agiñaraino hurbilduko ditu mendizaleak) edo Goizuetara autobusez (11etan abiatuta elkartetik) egin daiteke bidea eta Umore Ona elkartean bazkalduko dute denek. Bertan ordainduko da bai bazkaria, baita autobusa ere.

Autobusa beteko balitz, izen-ematea itxiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun