Arbola erori da errepidera Lesakako Salbatore baseliza eta Bereauko zubiaren artean

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 3a, 15:29

Errepide erdira erori da arbola, trafikoa oztopatuz.

Haize bortitzaren ondorioz arbola erori da errepide erdira Lesakan. Herri irteeran, Salbatore baselizaren eta Bereauko zubiaren artean izan da erortza eta errepidea bi noranzkoetan itxita egon da. Herritik ezin irten eta herrira ezin sartu; auto-ilara luzeak sortu dira. Txandako pasabidea ematen hasiak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun