Lesakako Mendi Lasterketaren bigarren edizioa martxoaren 8an eginen dute

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2020ko mar. 4a, 07:30

Beti Gazte Lasterka taldeko bi kirolari helmugaratzen joan den urteko lehen edizioan.

Igandean 10:00etan abiatuko da komentutik 14 kilometroko lasterketa eta hamar minutu beranduago Gazte Trail

Martxoaren 8an eginen dute Beti Gazte elkarteak antolatutako Lesakako II. Mendi Lasterketa. Igandean 10:00etan abiatuko da 14 kilometro luze eta 900 metroko desnibela duen lasterketa nagusia komentutik eta, hamar minutu beranduago, 13 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako lasterketa, zazpi kilometro luze eta 300 metroko desnibela duena. Ibilbide luzekoek Frain (455 metro) eta Unanue (650 metro) igo beharko dituzte berriz ere komentuan helmugaratu baino lehen eta gazteak Frainera igo eta jautsiko dira zuzenean herrira.

Iazko lehen edizioan, ibilbide luzean Joxe Amunarriz hondarribiarra (1.11.15) eta Idoia Maritxalar lesakarra (1.45.32) nagusitu ziren. Gazte Trail lasterketan, Mattin Lekuona lesakarra (30.33) eta Urnietako Ana Otaegi (35.22) izan ziren bizkorrenak. Taldeka Erlaitz izan zen bizkorrena, eta Beti Gazte bigarren.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun