Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Berdintasun Institutuak lagunduta antolatutako Bortzirietako Emakumeen XI. Mendi Itzulia Igantzin eginen dute martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean hain zuzen.
Igande goizeko 9etan udaletxetik aterako dira; 13:00etan elkarretaratzea eginen dute udaletxe parean, 13:15ean triki-salda poteoa eta 14:00etan bazkaria Igantzin (Prezioa: 20 euro). Izen emateko azken eguna martxoaren 4a izanen da. Horretarako, 948 635036 telefonora deitu behar da. Dutxatzeko aukera ere eskainiko dute.
Joan den urtean, Lesakan hartu zuen Mendi Itzuliaren antolaketaren lekukoa Joxepa Etxeberriak.
Bertze ekitaldiak Bortzirietan
Martxoak 6, ortziralea
- Arantza: Elkarretaratzea 12:00etan plazan eta 19:00etan Bizitza erdigunera: denboraren erabilera eta zaintzak hitzaldia eskainiko du Idoia Lekua, Berdintasun Aholkulari eta Formatzaileak, liburutegian.
- Bera: Elkarretaratzea eginen dute 12:55ean kiroldegi aitzinean. Toki Ona institutuak bultzatua. Jarduera irekia da eta edonork parte har dezake.
Martxoak 7, larunbata
- Bera: Autodefentsa pertsonala ikastaroa, 17:00etan.
- Lesaka: Emakumeen afaria.
Martxoak 8, igandea
- Lesaka: kafe tertulia plazan, 10:00etan eta Lesakako emakumeen kontuak hizpide. Ondotik, lerro-dantza emakume taldearekin dantza tailerra, jokoak, kalejira...
- Bera: Lila katea, 12:00etan Altzateko plazatik abiatuta.
- Etxalar: trikipoteoa 12:00etan eta elkarretaratzea 13:00etan.
Martxoak 9, astelehena
- Bera:Chavela: cantante, luchadora, símbolo filma eskainiko dute 18:00etan Beralandetan.