Bortzirietako Guztiok Taldea laguntzeko tonbola solidarioaren boletoak salgai daude

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 3a, 08:30

Bortzirietako Guztiok Taldeko neska-mutikoak 'Bizipoza' proiektuaren aurkezpenean.

Zozketa maiatzaren 29an eginen dute zuzenean Xorroxin Irratian

Bortzirietako Guztiok Taldea, irabazi asmorik gabeko elkartea da eta 2013ko otsailean sortu zen, desgaitasunak, behar bereziak edota momentu konkretu batean behar berezi bat duten umeen beharrak asetzeko helburuarekin. Gaur egun, hainbat behar dituzten 17 familiek osatzen dute elkartea.

Taldearen helburua, zonaldean ez dauden terapia eta osasun arloko gaiak asetzea da. Beti ere, hirietara maiz bidaiatu behar ez izateko.

Urte hauetan elkartea ezagutzera eman eta ahalik eta familia gehienei laguntzen egin dute lan. Horrela, hainbat ikastaro antolatu dituzte; degluzio edota disfagia arazoak dituzten umeentzako elikadura ikastaroa; ume gorren hizkuntzan garapen atzerapena; animalien laguntzaz eginiko ikastaroa; lehen sorospen ikastaroa…

 

Zerbitzuak/terapiak:

Lesakako igerilekuan Hidroterapia eskaintzen dute. Beran psikologia eta fisioterapia zerbitzua. Eta hiru zerbitzu horiek elkartuta, Bortzirietako neuro-errehabilitazio zerbitzua osatzen dute.

Hilabetean behin, txakurrekin terapia egiten dute elkarteko neska mutikoek. Altsasutik etortzen den elkarte baten laguntzarekin, txakurrekin jolasteko, goxatzeko edota komunikatzeko terapia egiteko.

Desgaitasunak, behar bereziak edota momentu konkretu batean behar bereziren bat duten umeen anai-arrebek ere, hilabetean behin psikologo baten laguntzarekin, Hermanos txikis taldeko proiektuan parte hartzen dute. Hartara, euren ezinegonak, zalantzak eta batez ere ulertuak sentitzeko ezinbestekoa den terapia garatzen dute.

Kontuan hartuta, terapia hauek edozein ikastaro baina garestiagoak direla, laguntza ekonomiko haundia behar izaten dute aurrera atera ahal izateko eta zerbitzu hauek martxan segituko duten edo ez, dirulaguntzen arabera erabakitzen da.

Azken urteotan ekimen solidarioak antolatu dira Guztiok elkartearen alde: Berako abesbatza eta musikarien kontzertua, Txamukos mariatxiekin egindako bideoklipa eta kontzertua, kirol taldeek gure elkartearen alde egindako ekitaldiak…

Tonbola solidarioa

Orain Bortzirietako Guztiok elkartearen aldeko Tonbola solidario bat antolatu dute, Bortzirietako komertzioen laguntzarekin. Komertzio hauen aportazioekin tonbola solidarioa prestatu dute:

  • 10 erosketa txartel
  • 30 lote/saski baino gehiago produktu eta janariarekin osatuak
  • masaje, spa edota ile-apaindegietan 12 saio baino gehiagotara joateko txartelak
  • jatetxeetan, kafetegietan, landa-etxeetan eta hoteletan 2 pertsonendako otorduak, gauak: 20 txartel baino gehiago
  • monopatina, urdaiazpikoa, Irrisarriko sarrerak, produktuak…

Boletoak Bortzirietako komertzio batzuetan salgai daude, eta Guztiok elkarteko kideek eta boluntarioek ere saltzen dituzte. Zozketa, maiatzaren 29an, Xorroxin irratian zuzenean eginen dute.

«Hori dela eta, ume hauek terapia/zerbitzu gabe gelditu ez daitezen denen laguntza eskertuko genuke», diote Bortzirietako Guztiok Taldetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun