Aitor Begino igantziarra da Euskadiko Mendi Bizikleta Irekiko lehen liderra

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 3a, 07:30
Aitor Begino Errenteriarko podiuma, Eskibel eta Manso alde banatan dituela.

Igantziko Biltoki-Katea Bikeko txirrindulariak erraz irabazi du Errenterian martxoaren 1ean jokatutako lehen proba

Igantziko Biltoki-Katea Bike taldeko Aitor Begino igantziarrak irabazi du Errenterian San Marcos gotorlekuko mendi bizikleta lasterketa martxoaren 1ean, Euskadiko Openerako baliagarria zen lehen proba. Gisa honetara, Begino Openeko lehen liderra da elite mailan.

Aitor Beginok ez zuen areriorik izan Errenteriako proban eta 24 kilometroko ibilbidea osatzeko ordubete, 50 minutu eta 31 segundo behar izan zituen (orduko 13 kilometro, banaz bertze). 3 minutu eta 39 segundoko aldea atera zion bigarren izan zen Iker Eskibeli (Oreka Cycling Space) eta 4 minutu eta 46 segundokoa hirugarren izan zen Cesar Mansori (Probikes Rioja Tetrasod)

Euskadiko Openeko hurrengo proba martxoaren 15ean izanen dute Aramaion (Araba), maiatzekoak Nafarroan izanen dira, 24an Izkuen eta 31n Ilunberrin eta azkenekoa ekainaren 6an izanen da Ordizian (Gipuzkoa).

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun