Xabi Azkunek eta Jose Luis Endarak irabazi dute Gure Txokoako mus txapelketa

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 28a, 19:00

Gure Txokoako mus txapelketako lau bikote onenak, sari banaketaren ondotik.

21 bikote aritu ziren joan den larunbatean Berako Iamotenean

 

21 bikotek parte hartu zuten joan den larunbatean Berako Iamotenean jokatutako Gure Txokoaren mus txapelketan. Xabi Azkune eta Jose Luis Endara suertatu ziren txapeldun, finalean Ander Lopez eta Santi Urtxegiri irabazita. Hirugarren posturako lehian, Angeltxo Aranibar eta Angel Ponbarrek irabazi zieten Igantziko Adur Iantzi eta Iker Gonzalezi. Gure Txokoako bazkideek osatutako bikote onenaren saria Aranibarrek eta Ponbarrek irabazi zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun