Martxoaren 8ko Bortzirietako ekitaldiak igandean Lesakan eskainiko den filmarekin abiatuko dira

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 28a, 12:00
XX. mende hasieran Espainian emakumearen eskubideen alde egin zuen Clara Campoamorri buruzko filma eskainiko dute igandean Lesakan.

‘Clara Campoamor, la mujer olvidada’ filma ikusgai izanen da 18:30etik aitzinera Harriondoan

Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu ditu Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta emakume taldeek heldu den asterako. Halere, lehen ekitaldia igande honetan, martxoak 1, Lesakako Harriondoa Kultur Etxean eginen dute. Lesakako Emakume Taldeak bultzatua, ‘Clara Campoamor, la mujer olvidada’ filma eskainiko dute 18:30ean.

Heldu den asteko ekitaldiak

Martxoak 6, ortziralea

  • Arantza: Elkarretaratzea 12:00etan plazan eta 19:00etan Bizitza erdigunera: denboraren erabilera eta zaintzak hitzaldia eskainiko du Idoia Lekua, Berdintasun Aholkulari eta Formatzaileak, liburutegian.
  • Bera: Elkarretaratzea eginen dute 12:55ean kiroldegi aitzinean. Toki Ona institutuak bultzatua. Jarduera irekia da eta edonork parte har dezake.

Martxoak 7, larunbata

  • Bera: Autodefentsa pertsonala ikastaroa, 17:00etan.
  • Lesaka: Emakumeen afaria.

Martxoak 8, igandea

  • Igantzi: Bortzirietako Emakumeen Mendi Itzulia, 09:00etan udaletxe ataritik abiatuta. 13:00etan toki berean elkarretaratzea, 13:15ean triki-salda poteoa eta 14:00etan bazkaria irekia Igantzin. Prezioa 20 euro. Izen-ematea 948 635036 telefonira deituta.
  • Lesaka: kafe tertulia plazan, 10:00etan eta Lesakako emakumeen kontuak hizpide. Ondotik, lerro-dantza emakume taldearekin dantza tailerra, jokoak, kalejira...
  • Bera: Lila katea, 12:00etan Altzateko plazatik abiatuta.
  • Etxalar: trikipoteoa 12:00etan eta elkarretaratzea 13:00etan.

Martxoak 9, astelehena

  • Bera: Chavela: cantante, luchadora, símbolo filma eskainiko dute 18:00etan Beralandetan.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun