‘Ernest eta Celestine’ filma eskainiko dute martxoaren 1ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko otsailaren 28a

Filmak hartz baten eta sagutxo eme baten arteko adiskidetasun istorioa kontatzen digu.

Igandean 16:30ean Harriondoa Kultur Etxean

 

Tantirumairu ikastolako eta Irain eskola publikoko Guraso Elkarteek, Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatuta, ikasturte honetan ere Zinema euskaraz eskaintzen ari dira igande arratsaldetan Harriondoa Kultur Etxean. Martxoaren 1ean, igandean, 16:30ean Esnert eta Celestine filma eskainiko dute. Sarrera 2 euro gostako da eta merienda ere eskainiko dute bertan, bizkotxoa eta txokolatea, bertze euro baten truke.

Filmak hartz baten eta sagutxo eme baten arteko adiskidetasun istorioa kontatzen digu. Hartzak ez du notario izan nahi eta sagutxoak, nahikoa arretagabea bera, ez du dentista izateko gogorik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun