Berako jubilotekako kideek ere mozorro besta egin dute

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 27a, 10:00
Berako jubilotekako kideek mozorro besta egin dute.

Egunotan Berako karriketan ibili denak ikusi eta sumatu izanen du inauteriek eragindako mugimendua. Aitzitik, mugimendua ez da kanpoko girora mugatu. Jubilotekan ere ospatu dituzte inauteriak. Ospakizunari keinu egiteko, mozorroak jantzi dituzte erabiltzaileek.

Ortziralean kalejiran ibili ziren Berako zahar etxera eta bertan kantuan eta dantzan ibili ziren. Bukatzeko, jubilotekan gosari txiki bat antolatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun