Etxalarko Altxata elkartearen batzar orokorra otsailaren 29an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 27a, 06:30
Gasna feria urtero antolatzen du Altxatak.

Larunbatean, 19:30ean kultur etxean izanen da Altxata elkarteko urteko batzarra. Iazko kontuak errepasatu, 2020ko aurrekontua onartu eta urteko ekitaldien inguruan ariko dira solasean: gasna feria, San Juan sua, Usategietako igandea, dantzak, pilota eta Herri Haitada. Bukatzeko junta berrituko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun