Bilboko talde gaztea da Vulk, laukotea: Andoni (ahotsa), Julen (gitarra), Alberto (baxua) eta Xabi (bateria). Ingalaterrako post punketik zuzenean edaten du, estiloan, jarreran baita posean ere. Taldearen zuzenekoa goraipatu dute hainbat musika aldizkarik.
Duela hiru bat urte sortu zuten Lukiek taldea Mungian, Josu Ximunek (ahotsa ta gitarra), Antton Goikoetxeak (baxua) eta Christian Rodriguezek (bateria). Aurrez beste hainbat proiektutan ibili diren musikariak dira; abeslaria, erraterako, Belako taldeko liderra da. 2019ko irailean kaleratu zuten euren lehen diskoa eta 90. hamarkadako rock amerikar alternatiboaren kutsua nabaria da beraien abestietan.