Hor Hor musika taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 27an Beran

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 26a, 07:30

Hor Hor taldeak kontzertua eskainiko du ortzegun arratsean Katakun.

Ortzegunean 20:00etan hasita Kataku herri ostatuan

Zuberoako Hor hor taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 27an, ortzegunean 20:00etan hasita Berako Kataku ostatuan. Sarrera 5 euro ordaindu beharko da.

Ahotsa, teklatua eta kontrabaxoak osatzen dute taldea eta musika akustikoa egiten dute, «parranda aurreko une intimo, trinko, atento eta hauskor batentzat ideala, trago batzu edan eta dena lehertu aurretik». Bere kantuak ematen dituzte, poema batzuetatik abiatuz beraiek konposatutakoak eta beraiek osorik idatziak, euskaraz eta frantsesez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun