Emakumearen Baratzean auzolana eginen dute ortzegun honetan

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 25a, 12:00

Martxoaren 8an ospatuko den Emakumearen Nazioarteko Egunari begira, txukuntze lanak egiteko auzolana deitu dute ortzegun honetarako. 10:00etan Arantzan dagoen Emakumearen Baratzean bilduko dira. Jendeari animatzeko deia luzatu diete eta horrez gain, kartoiak eskura izanez gero, eramateko eskatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun