Inauteri giro bete-betean dabiltza lesakarrak. Atzoko zakuak erantzi eta txapel berdea jantzi dute fraindarrek. Erratzak astinduz etxez etxe dabiltza, jan-edan artean dantzan eta kantan. Eguberri Egunean zendu zen Joxe Angel Zubiria oroitu dute 50. urteurrenean. Maddi Ane Txoperenaren hitzak eta Xabier Maritxalarren doinua uztartuz, bertso hunkigarriak eskaini dizkiote: zure bizipoza zure alaitasunez, zein ederra den Lesaka, zure bihotz ona gure oin ta eskuetan, dantzan ari da taupaka.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!