Bortzirietako Banakako Pilota Txapelketako sei partida jokatu dituzte asteburuan Arantzan

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 24a, 16:00

Aurten XIX. aldiz jokatzen ari diren txapelketako laugarren jardunaldiaren barrenean, ttikien, umeen, kimuen, haurren eta kadeteen mailako partidak jokatu zituzten larunbat goizean Arantzan. Zortzi partida iragarriak baziren ere, horietatik hiru gibelatu zituzten eta aurreikusia ez zegoen bertze bat jokatu zuten.

Ttikiak

  • Iker Altzuri 18 - Ioritz Iguzkiagirre 08
  • Aner Mariezkurrena 18 - Amets Madariaga 17

Umeak A (B taldea)

  • Aritz Iparragirre 18 - Iker Arotzena 13
  • Oinatz Mariezkurrena - Ander Etxegarai (partida gibelatua)

Kimuak B (B taldea)

  • Kattin Madariaga 18 - Helene Altzuri 16

Haurrak

  • Ekai Madariaga 18 - Eukeni Etxenike 07

Kadeteak

  • Andde Maritorena - Beñat Etxabide (partida gibelatua)
  • Unai Lluzia - Oier Orbegozo (partida gibelatua)
  • Andde Maritorena 11 - Oier Orbegozo 22

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun