Pixontziak eskuan, mairuak eta hurbilean zituztenak uxatuz 65 zakuzahar inguru bildu ziren atzo ilunabarrean Lesakan. Jabier Zubietak zuzendutako Lesakako Bandaren doinuek lagunduta karrikak ederki alaitu zituzten. Gaur, astelehena, goizean Fraindarrak baserriz baserri eta herrian ibiliko dira eta eguerdi aldera orgen eta mozorroen desfilea eginen dute. 18:00etan dantzaldia izanen dute Plaza Zaharrean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.