Eguraldi ederra lagun inude eta artzainek ikuskizun ederra eskaini dute Beran

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 24a, 07:18

Inude eta artzainen 66 bikote bildu ziren atzo Berako karriketan, inauterietako igandean egiten duten ohiko kalejira egiteko. Eztegara frontoitik abiatuta Agerrarako bidea egin zuten, eta han ongi gosaldu ondotik, auzoz auzo musika lagun kantari eta dantzari ibili ziren. Gaur, astelehena, goizean zingar arrautze eskean ibiliko dira baserri auzoetan eta herrian karrozak aterako dituzte.

Inude eta artzainen karrozan, berriz, Momo Erregea edo Aita Joxepe eta pajeak ibili ziren eta horien papera Leire Ruiz, Lizar Elexpuru eta Maialen Ruizek egin zuten. Gainerakoan, obispoak, alkateak, erizanak, mojak... Denetarik atera zen. Aurten, gainera, Amaia Espinosak zuzendutako abesbatza ere kantuan aritu zen. Goizeko harat-honaten eta bazkariaren ondotik, arratsaldean, berriz elkartu ziren Eztegara pilotalekuan eta handik Altzaterako bidea egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun